top of page
Captura de pantalla (11).png

KARRANKA

KARRANKA 2020. urtearen hasieran jaio zen. K-A-R-R-A-N-K-A ? Bai, belarrietatik sartu, eta hotzikarak sortzen dituen hots deserosoa. Alabak, arrebak, lehengusinak, bikoteak, lagunak, ikasleak, lankideak,... gara, Txantreako neska* gazteak! Txikitatik emozioetan hezi gaituzte eta minduak eta gutxietsiak sentitu izan gara, biolentzia eta haserrea ukatu dizkigute eta bizitzako esparru guztietan isilduak izan gara. Orain, gure amorrua bideratzen ari gara eta autodefentsari ekiteko armak sortzen ari gara, zuen biolentziaren aurrean, emakumeak tinko, saretuak eta armatuak mantenduko gara.

 

Badakigu KARRANKAk ezinegonak sortuko dituela erosotasunean bizi diren gizon horiengan, eta gure aurka jarriko direla. Baina kritika, txutxumutxu, begirada eta mugimendu horiek egiten dugun lan bikainaren sinale dira guretzat.

 

Guk argi dugu, zorrotz jokatuko dugu patriarkatuan sinistu, eta babesten duen gizon ororekin. Zer egingo duzu zure jarrera nazkagarri, zapaltzaile, bortitz, maskulino, paternalista… guzti horrekin? Zure maskulinitatea birplanteatzen duzunean, orduan askeago izango gara.

 

Hori egin bitartean utzi zapi eta txapa moreak janzteari, utzi erasoen inguruan hitz egiteari, utzi harreman ereduak kritikatzeari, utzi nire dantzatzeko eta gozatzeko moduaz hitz egiteari, utzi piropoak botatzeari eta nire gorputzaren eta janzkeraren inguruko iritziak emateari, utzi ni babesteari, utzi auzoko espazioak zure espazio maskulinoak bihurtzeari, utzi ni ukitzeari eta utzi nire bizitzaren jabe izateari. Hori egiten ez duzun bitartean ZU ERE ERASOTZAILEA ZARA!

 

Baditugu amorrurako arrazoiak eta horrenbestez baditugu borrokatzeko arrazoiak! Zu, neska* gazte, batu zaitez hots deseroso honetara!

 

Ez gaitu inork isilduko ezta geldituko ere! Gora autodefentsa feminista!

ARGAZKI GALERIA

2020ko txanreako jaietarako sorturiko abestia

San Valent(hil) - 2020

EUSKAL HERRIKO NESKA* GAZTEAK

bottom of page