top of page

ERAUZI TALDE FEMINISTA

Euskal Herriko Neska Gazteak mugimenduan barruen kokatzen garela, baia gure lehentasun ta beharrizanen arabera eingo dogule aurrera herriko beharrizanei erantzunez. Hala ere, gure mugarrien artean hurrengoari garrantzi handia emon gure dotsegu: bere egunean indarra

eukin zauen eta mungin erreferentziazkoa dan Mantiñek talde feminista berpizteko asmoak dekoguz. Indarrak jarriko doguz helburu hau lortzean, sare hau barriz martxan jartzeko, guk honen barruen EHNG bezala jarduteko aukeragaz.

Lehenengo ta behin gure oinarriek azaldu gure doguz, uste doguleko garrantzitsue dala honek zehaztea. Landu gure dogun feminismoa klase feminismoa da, hau da, patriarkatuak eta kapitalismoak emakumeenganako sortutako zapalkuntza bikoitzan kontra borrokatzen dauena. Zer esanik ez emakume arrazializatuen kasuen, zapalkuntza hirukoitza bihurtuz.

Beraz, bai kapitaismoa eta bai patriarkatua eskutik doazen heinean, batetik askatzeko, besteagaz be akaba behar dala pentsetan dogu.

Beste alde batetik, argi itzi gure dogu ez dogule feminismo transesklusiborik edo honen kontrako jarrerarik onartuko, talde feminista bat izenda, gure subjektue parte hartuteko gogoz dauen edozein emakume dalako, adin muga barik. Aipagarrie da bebai gure bidea euskaldune izengo dala, euskal izaeran eta borroka euskaldunan alde eiteko asmoz.

Ganera, gure helburue ondokoa da: tailer eta formakuntza desbardinek eskeintzea,

plangintza ekonomikoari begire poltsak eitea, jaietan ta aisialdian jarduerak antolatzea...

Azkenik, azaldu gure dogu gure talde motorra eztala mistoa izengo, baia bai sortu dogun sarea, hau da, informazioa jasotzeko eta ekintzen barri eukiteko ein doguna eta bai

eskainiko diren formakuntzak eta abar be.

ARGAZKI GALERIA

EUSKAL HERRIKO NESKA* GAZTEAK

bottom of page