ERRIBERA INTSUMISOA

Erriberako, baina batez ere Tuterako, neska gaztez osatutako talde feminista bat gara. 2017ko abenduan sortu genuen taldea. M8ko plataformaren parte gara eta honen sortzaileetako bat izan ginen. Gaien inguruan harreman ez normatiboak, desioak eta gorputzak landu ditugu, indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioak eta jaietan protokoloak. Zaintza lanen inguruan barne lanketa egin dugu, feminismoaren historia, antolaketa moduak hausnartu. Garrantzia asko eman diogu saretzeari eta koordinadoraren sorrera oso garrantzitsua izan da bertatik saretzea eta kolektibo ezberdinen arteko zubiak sortu ditugulako.

ARGAZKI GALERIA

EUSKAL HERRIKO NESKA* GAZTEAK

  • White Facebook Icon
  • White Twitter Icon
  • White Instagram Icon