top of page
Kalamiak.Logo.jpg

KALAMIAK

Alde Zaharreko gazte talde feminista gara eta hiru urte daramatzagu martxan. Zazpi Katu gaztetxeko 10. urteurrenaren harira auzoko neska* gazte batzuk batu ginen erasoen aurkako protokoloa osatzeko. Urteurrenaren ostean, sortutako giroa ikusita, biltzen jarraitzeko beharra ikusi genuen. 

Hasieratik talde kañeroa izan gara eta neska* gazteen perspektibatik, auzora begirako dinamikak eraman ditugu aurrera: tabernetan erasoen aurkako protokoloa, sexu gaua, ekintza zuzenak... eta askoz gehiago!

Gure helburua Alde Zahar feminista eraikitzea da, eta horretarako beharrezkoa dena egiteko asmoa dugu! Antolatuz eta borrokatuz, itotzen gaituen sistema heteropatriarkal, kapitalista, kapazitista eta koloniakista hau iraultzeko antolatzen gara.

ARGAZKI GALERIA

EUSKAL HERRIKO NESKA* GAZTEAK

bottom of page