nushu

Ermuko neska gazte talde feminista gara 2014. urtean sortua. Gure asanblada horizontala da eta autogestioan oinarritua dago. Horretaz gain, genero perspektiba eta gazte perspektibaz baliatzen gara gure militantzia aurrera eramateko. Ermuko herri mugimenduarekin konprometituta gaude eta elkarlanean aritzen gara.

Feminismoa, bizitzeko era gisa ulertzen dugu. Gure ezinegonak, kezkak edota zalantzak konpartitzen ditugu kolektiboki zein hausnarketaren bidez, zaintza eta ahizpatasunean oinarrituz. Barruko prozesu iraultzailetik hasiz, herria feminista bihurtuzeko asmotan ekinbide eraldatzaile batean jarduten dugu. Feminismoaz batera, ezberdintasun sozial ezberdinen borrokak barnebiltzen ditugu. Autodefentsa feministaren aldeko apustua egiten dugu emakumearen askapenaren bidean.

Gora borroka feminista! Gora Ermuko neska* gazteak!

ARGAZKI GALERIA

EUSKAL HERRIKO NESKA* GAZTEAK

  • White Facebook Icon
  • White Twitter Icon
  • White Instagram Icon