top of page
Pare.Logo.jpg

pare

PARE Deustuko Gazte Talde Feminista euskalduna da, astero batu eta antolakuntza horizontala eta asanblearioa duena, eta bertan 17 – 23 urte bitarteko gazteek parte hartzen dugu. Helburua gure auzoan (Deustun) feminismo antikapitalista lantzea da, gure kaleak zeharkatzen dituen gizarte heteropatriarkala zalantzan jarriz eta zuzen zuzenean jendearen bizitzetan eraginez. Urteroko lanketa eta hausnarketa propioak izateaz gain, auzoan gertatzen diren eraso matxistak salatu eta esparru ezberdinetan parte hartzea dugu helburu (adib. Bilboko Gazte Sare Feministan edota Deustualdeko Emakumeen* Sarean). Horrez gain, esan daiteke auzoko erreferente feminista garela eta bestelako eragile sozial zein politikoekin batera Deustualdeko hainbat ekimenetan parte hartzen dugula (Deustuko Jaiak, adibidez).

ARGAZKI GALERIA

EUSKAL HERRIKO NESKA* GAZTEAK

bottom of page