top of page

GAZTE UDALEKU FEMINISTAK

GAZTE UDALEKU FEMINISTAK 2017

2016an egindako Eraikuntza lanetan ari gara eta Barañainen burututako GaztEraiki topaketetan emandako asanbladetatik sortutako proiektua da. Feminismoaren bueltan bildu ginen 150 bat neska*, hiru proiektu genituelarik esku artean: biltegi digitala, talde osasun gida eta gazte udaleku feministak. Hala ere, emandako eztabaidetan zenbait korapilo gelditu zitzaizkigun. Horiek askatzen hasteko Udaleku Feministak izan genituen lehenengo parada. Neska* gazteok elkar ezagutzeko eta batera hausnartzeko espazio feminista bat sortzea helburu, 2017ko irailaren 1etik 4ra Ozaetako Garaion Sorgingunean 100 neska* gazte batu ginen.

GAZTE UDALEKU FEMINISTAK 2018

Aurreko Udalekuen arrakasta ikusita, 2018ko abuztuaren 30ean, hasi ziren II.Udaleku Feministak Ozaetan, Garaioneko sorgingunean, oraingo honetan abesti eta bideoklip propioarekin gainera. Lau egunez hainbat ekintzaz beteriko egitarauaz gozatzeko aukera izan genuen bertaratu ginen Euskal Herriko neska* gazteok, tailer, hitzaldi eta mahainguruez osatutakoa. Gure genealogien inguruan ikasteko parada izan genuen, aisialdiko eskaintzaz gozatzeko, hausnartzeko, konspiratzeko, akelarrean dantzatzeko… Eta azken egunean lipdub bat grabatuz eman genien amaiera udalekuei.

argazki galeria

GORA BORROKA FEMINISTA!

bottom of page