BATERA EKINGO DIOGU!

2018ko ekainean Euskal Herriko txoko ezberdinetako neska* gazteok Arbizun elkartu ginen, iraileko udaleku feministetan hasitako hausnarketei jarraipena emateko. Egun osoko egitaraua osatu genuen, neska* gazte subjektuaren inguaruan eztabaidatzeko mahainguru eta hitzaldiak osatuz eta baita elkar ezagutzan sakontzeko taier eta dinamikak antolatuz. Norabide berean eragiteko beharretik abiatuta, ikasturte horretan osatutako Lema borroka gida aurkeztu genuen, neska* gazte taldeetan erabiltzeko tresna. Euskal Herriko errealitate ezberdinak konpartitu eta elkar saretu genituen eta neska* gazteon mugimendua indartu genuen, borroka feministaren beharrean berrestuz.

argazki galeria

GORA BORROKA FEMINISTA!

  • White Facebook Icon
  • White Twitter Icon
  • White Instagram Icon