top of page

"MUGIMENDUAN GAUDE, LURRIKARA GARA"

"mugimenduan gaude lurrikara gara" baterajotzea 2021

2021eko urriaren 9 eta 10ean, Elizondon ospatu genuen baterajotzea Euskal Herriko Neska* Gazteok. Hemendik aurrera Neska* Gazteok, egun bizi dugun krisi anizkoitza honen aurrean zer papera dugun eta  nola erantzungo diogun hausnartzeko eta eztabaidatzeko espazioa izan zen.

Horrekin batera, feminismoak bere hartzen dituen beste hainbat borroka eta gairen inguruko hitzaldi eta tailerretarako ere lekua egon zen, baita gaualdean aisialdirako eskaintza ere.

Pandemiaren ondorioz, urte eta erdiko isolamendua jasan eta gero, indarberriturik ateratzeko espazioa izan zen, eta horixe bera izan zen transmititurikoa.

larunbat goizeko mahainguru zentrala
asteburuko laburpena

argazki galeria

GORA BORROKA FEMINISTA!

bottom of page