EGIN DEZAGUN TOPA!

2019ko azaroaren 1etik 3ra burutu ziren Durangon Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak. Aurretik, baina, neska gazteen artean saretu eta indartzeko, jardunaldietara elkarrekin joateko, azken urteetako ibilbideei begiratzeko, autodefentsa feminista kontzeptuaren inguruan hausnartzeko, hezkuntzaren inguruan, mugimendu feministaren subjetu politikoaren inguruan eztabaidatzeko herrietan prozesu parte hartzaile bat martxan jarri genuen. Prozesuaren uzta jaso eta urriaren 4 eta 5ean Lizarran batu ginen 400 neska* gazte baino gehiago  “Egin dezagun topa!” izeneko topaketetan. Modu horretan, Euskal Herriko mugimendu feministak dituen erronka berriei ikuspegi propioz heldu eta hortik aurrera dinamika propioak sortzeko oinarria finkatu genuen.

argazki galeria

GORA BORROKA FEMINISTA!

  • White Facebook Icon
  • White Twitter Icon
  • White Instagram Icon