top of page
IMG_6501.JPG

ZAINTZA GABE, BIZITZARIK EZ

Aurten, Euskal Herriko Mugimendu Feministak zaintzaren gaia jorratu du, egun bizi dugun zaintza krisia sozializatu eta honi irtenbidea eman asmotan. Hau honela, EHN*G-tik ere gaia landu behar genuela ikusi genuen, zaintzaren aferak neska* gazteongan duen eragina zein den aztertzeko. Honetarako, Zaintzarik gabe, bizitzarik ez! Dinamika martxan jarri genuen otsailaren 10ean egindako ekimenarekin. Honen ostean, beste hainbat mugarritan ere zaintzaren gaiarekin neska* gazteok bizi dugun problematika sozializatu dugu.

 

Dinamika bera, azken asanblada nazionalean kokatu bezala, maila nazionalekoa da. Honek esan nahi du herrietan ez duela lurreratze espezifikorik izango, ez dela honetarako bitarteko konkreturik egongo, eta orokorrean herriei ez zaiela ezer konkretua burutzeko eskatuko. Baterajotzean irtendako ondorioetan berretsiz, EHN*G-k mugimendu izaera du eta honek, maila lokal zein nazionaleko dinamika eta edukiekin mugimendua bera indartzea esan nahi du.

 

Herrietan itzulpen zehatzik izango ez duena arren, material kutxa honen bitartez, dinamikan zehar sortzen joan garen baliabideak partekatzea da helburua. Bai dinamikan zehar egin ditugun irakurketa ezberdinak, zein kartel, tailer proposamen, iritzi artikulu, etab.

otsailak 10 kaleak moztu genituen sistema honen kolapso baten aurrean gaudela eta egoera honi proposamen eta alternatiba baliogarririk ez zaizkiola eman salatzeko!

  • Instagram
02680012.jpg

GORA BORROKA FEMINISTA!

bottom of page