BORROKARAKO KUTXA

“LEMA” neska* gazte taldeentzako eztabaidarako eta borrokarako tresna daukagu. Sortzear dauden taldeei bultzada emateko, haien jardun zein subjektuaz hausnartu eta horretan sakondu nahi dutenentzako, taldekideen arteko harremanak sendotu eta osasuntsu bilakatu nahi dituztenentzako… Guzti horretarako metodologia sorta bat eskaintzen digu Lemak, 3 bokleetan banatuta: proiektua, taldea eta nia.

“Mugimendu feminista motore, neska* gazteok erregai” Neska* gazteok Euskal Herriko Mugimendu Feministaren V. Jardunaldietan aurkeztutako ponentzia daukagu, “Egin Dezagun Topa”, neska* gazteon Topeketa Feministetan abiatutako prozesuaren uzta. Topaketen aurretik, neska* gazte ezberdinek egindako ekarpenen eta topaketetan emandako eztabaidetako edukiak oinarri hartuta idatzitako ponentzia da, beraz. Bertan, neska* gazte subjektua ezaugarritu eta gure zapalkuntza propioetan sakontzeaz gain, gure jardunaren norabideaz eta MFren baitako parte hartzeaz hausnartzen dugu.

“AINGURA, Militantziaren itsasgorak eta itsasbeherak”. Gida honen helburua militantzia taldeetako jarduna berrikusi, berrantolatu eta hauspotzea da, berau modu osasuntsuagoan burutzeko oinarriak jarriz: Gazte eremu militanteetako barne bizitzaz hausnartzea eragin nahi duen tresna da (militantzia eredua, zaintza hirukoitza, botere harremanak, boteretzea, proiektua ipar, kideen harrerak, agurrak eta gero arteak…). Betiere, hausnarketa ariketa horiek eguneroko praktikan integratzeko erraztasunak emanez. Gazte mugimenduen barruan, maila pertsonal zein kolektiboan lekua hartzen duten kontraesanei hitza eman eta konpromisoak adostea bilatzen du Aingurak, talde bakoitzari bere konponbideak bilatzeko bidea emanez.

neska gazteok normaltasun berria desnorm

GORA BORROKA FEMINISTA!

  • White Facebook Icon
  • White Twitter Icon
  • White Instagram Icon