top of page
IMG_6501.JPG

NORTZUK GARA

Nor gara? Zerk egiten gaitu? Neskak* gara! Feministak eta gazteak. Zapalkuntza ugarik zeharkatzen dituzte gure gorputzak… Baina indarra ere bagara. Errebeldia gara, erritmo bizia gara. Kritika eta borrokarako grina gara. Aurrera goaz, aurrera pausoka. Bidean egingo gara, bideak egingo gaitu!


 

“EHko neska* gazteak”, izenak dioen bezala Euskal Herriko neska*gazte talde ezberdinen sarea dugu. Hainbat behar eta kezkek bultzatuta sortu genuen sarea, herrialde desberdinetako neska* gazte batzuen artean. Alde batetik, neska* gazte subjektu politikoa ezaugarritu eta neska* gazteon problematika zehatzak mahaigaineratzeko beharra sentitzen genuen. Bestetik, neska* gazteon arteko saretzea emateko eta gure problematikei erantzuteko, planteamendu eta egitasmo komunak garatuko zituen marko bat beharrezkoa zela baloratzen genuen. Beraz, bi helburu horiek oinarri izanik, neska* gazteon arteko harremanak sendotu eta sarea ehuntzen joan izan gara, hainbat egitasmori bide emanez.

 

Euskal Herriko Neska* Gazteen sorrera prozesu bat izan zen: ez zen egun batetik besterako zerbait izan, bidea egin ahala gorpuzten joan zen errealitate bat baizik, beraz, sorrera azaltzeko ezinbestekoa da egindako ibilbideari erreparatzea. Egitasmo konkretuei dagokienez 2016ko “GaztEraiki” gazte mugimenduen topaketetan kokatu beharra dugu batzuen sorrera, izan ere bertan, Feminismo ildoan, herri desberdinetako feministak ezagutu, antolatu eta proiektu berriak marrazteko aukera izan genuen. Hortik, besteak beste, Gazte Udaleku Feministak (GUF) eta AINGURA talde osasun gida bezalako proiektuak atera ziren. 2017ko irailean egin genituen lehenengo Gazte Udaleku Feministak Ozaetan, neska* gazteok elkar ezagutzeko eta batera hausnartzeko espazio feminista bat sortzea helburu. Kurtso horren amaieran bertan, berriz elkartuko ginen Arbizun, Neska* Gazteok batera ekingo diogu egunean, LEMA eztabaida borroka gida aurkeztu eta  herri zein auzo mailetan sortutako arazoei irtenbidea eman eta erronka berriak proposatzeko aukera izan genuen. 2018ko irailean II. Gazte Udaleku Feministen eman genien bide, berriz ere Ozaetan. Azkenik, 2019ko urriaren 4 eta 5 ean Lizarran batu ginen, Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak ate joka genituela, Egin Dezagun Topa! neska* gazteon topaketetan. Euskal Herriko mugimendu feministak zituen erronka berriei ikuspegi propioz heldu eta hortik aurrera dinamika propioak sortzeko oinarria finkatu genuen. Topaketan ez zen ezer amaitu, are indartsuago atera ginen, Jardunaldi Feministetan ponentzia propioa aurkeztu genuen, azaroaren 25ean autodefentsa feministaren aldarria atera genuen kalera, martxoaren 8an neska* gazteok antolatu eta borrokatzeko beharra genuela ozen oihukatu genuen... 

 

Euskal Herriko neska* gazteok gure euskal izaera aldarrikatzea erabaki genuen, hautu politiko propio bat eginez eta gure borroka euskaraz aurrera eramanez. Hala ere, argi utzi nahi dugu euskaraz ez dakitenak, ez direla kanpo geldituko eta hauei erraztasunak emango dizkiegula, besteak beste, xuxurlariak edota itzulpenak. Hizkuntzak batuko gaitu, eta batera borrokatuko dugu.

 

Sistema heteropatriakal kapitalista honen baitan, hamaika zapalkuntzak zeharkatzen gaituzte eta sistemak sakabanatuak, zatituak, isolatuak, nahi gaituen arren, badakigu zeinen garrantzitsua den gure esparru propioak sortzea, sareak ehuntzen joatea, elkarrekin konspiratzea, autodefentsa feministaz borboka dagoen salda egunero eragin, moldatu eta elikagai berriak gehitzea… Badakigu zein garrantzitsua den prozesua, bidea. Aipatu berri ditugun egistasmoek, orain arteko bidea marraztu dute. Jarrai dezagun baina, neska* gazteon bidea egiten zein beste bide batzuk arakatzen. Bidean egingo gara, bideak egingo gaitu!


 

Quienes somos? Que nos une?  Somos chicas*! Feministas y jóvenes. Diferentes opresiones atraviesan nuestros cuerpos… Pero también somos fuerza. Somos rebeldía, ritmo. Somos crítica y ganas de luchar. Vamos adelante, adelante con pasos firmes. Nos crearemos en el camino, el camino nos creará!

 

Euskal Herriko neska* gazteak es la red de diferentes grupos de chicas* jóvenes feministas de toda Euskal Herria. Esta red se formó impulsada por diferentes preocupaciones y necesidades. Por un lado, teníamos la necesidad de definir y analizar el sujeto político neska* gaztea y sacar a la luz su problemática. Por otro lado, queríamos crear una red de apoyo entre nosotras para responder a esa problemática dentro de un marco, con un planteamiento de lucha común. Teniendo en cuenta estos dos objetivos, hemos ido reforzando nuestra red y nuestras relaciones, al mismo tiempo que llevamos adelante diferentes proyectos de lucha.

 

Como chicas* jóvenes de Euskal Herria, quisimos dejar clara nuestra identidad vasca y tomamos la decisión política de llevar a cabo nuestra lucha en euskara. Queremos dejar claro que ninguna chica* joven que se sienta identificada con el sujeto político va a quedar excluida por el idioma, se buscarán alternativas como la traducción o un susurrador. El idioma nos unirá, y ¡lucharemos juntas!

 

Diferentes opresiones de este sistema capitalista heteropatriarcal nos dividen, dispersan, marginan. Aun así, sabemos la importancia de crear espacios propios, reforzar nuestra red, conspirar entre nosotras, darle vueltas al caldo de defensa autofeminista, adecuándolo y añadiendo nuevos ingredientes… Sabemos lo importante que es el camino. Diferentes proyectos han marcado ese camino. Sigamos creando el camino de neska* gazteak y explorando nuevos caminos. ¡Nos crearemos en el camino, el camino nos creará!

02680012.jpg

GORA BORROKA FEMINISTA!

bottom of page