ATARRABIAKO NESKA* GAZTE TALDEA

Neska* gazteon talde feminista barreneko beharretatik datorren fruitua da. Gutxinaka-gutxinaka gure barnean hazten ari zen hazi errebelde baten fruitua.

Sistema kapitalista heteropatriarkarrak mehatxatutako nesken* lubakia bihurtu nahi dugu taldetxo hau. Gure gorputzak gudu zelai izateko prest ez gaudelako, egunero bizi dugun indarkeria matxistari ezetz esan nahi diogulako, estereotipoekin hautsi nahi dugulako, neska eta emakume bezala irakurriak garenoi esleitzen zaizkigun espektatibak pikutara bidali nahi ditugulako eta NESKA* GAZTE izateagatik bizi ditugun zapalkuntzei aurre egiteko erantzun kolektiboa emateko beharra dagoelako, sortzen ari gara gure taldea.

Gure artean ehundu, zaindu, babestu, ikasi, hazi eta hezitzeko espazio segurua eraikitzen gabiltza gure indar feministarekin.

Azken urteotako mobilizazio feministek gure herriak duen indarra erakutsi digute eta hortik haratago gu aurrera egiteko premiaz gaude!

Bizitzak erdigunean jarriko dituen herriaren eraikuntzan gure ekarpena egin nahi dugun neskak* gara gu!

EUSKAL HERRIKO NESKA* GAZTEAK

  • White Facebook Icon
  • White Twitter Icon
  • White Instagram Icon