EMARI

Emari Sestaoko talde feminista da. 2015ko neguan sortu zen, eta harrezkeroztik lanean jarraitzen du Sestaoko egunerokotasunean ikuspegi feminista txertatzeko. Horretarako, urtero zenbait ekintza antolatzen ditugu data garrantzitsuetan (azaroaren 25ean, Gabonetan, martxoaren 8an, Sestaoko jaietan...) biztanleria sentsibilizatzeko eta aldarrikapenak egiteko. Horrez gain, bestelako ekintzak (pegadak, tailerrak, jardunaldiak...) burutu izan ditugu data garrantzitsuetatik kanpo, horiek ere sentsibilizaziorako, aldarrikapenerako eta formakuntzarako helburuekin. Emari Sestaoko beste eragile sozialekin batera lan egin du maizetan; hala nola, Elikadura Burujabetza kolektiboarekin, Sestaoko Sare Antifaxistarekin, Iris taldearekin, Integrando elkartearekin edota Zaindu Sestao! Herriko Mahaiko beste eragile parte hartzailerekin. Bestalde, Ezkerraldeako beste talde feministekin ere kontaktuan egoten da. Gure borrokak Sestao feministago bat eraikitzeko bidean jarraituko du. Gora borroka feminista!

ARGAZKI GALERIA

EUSKAL HERRIKO NESKA* GAZTEAK

  • White Facebook Icon
  • White Twitter Icon
  • White Instagram Icon