GALERNA MOREA

Gu Oteitza Lizeo Politeknikoko ikasleak gara. Eskola honetan ez du Zarauzko jendeak soilik ikasten; Getariarrak, Zumaiarrak, Aiarrak, Usurbildarrak, Oriotarrak… ere badaude. Horregatik, nahiko talde anitza da. Aurten osatu den taldea da; izan ere, Oteitza Lizeoak feminismoaren aldetik nahiko hutsune handia zuela ohartu ginen eta horri buelta emateko, eskolako nesken arteko harremana sendotzeko eta feminismoaren oinarria landu eta hausnartzeko asmotan, biltzea erabaki dugu. Indar handiz datorren talde gaztea da!

EUSKAL HERRIKO NESKA* GAZTEAK

  • White Facebook Icon
  • White Twitter Icon
  • White Instagram Icon