top of page
Captura%20de%20pantalla%20(112)_edited.j

ERRaFaILaK sakanan

Errafailak, Sakanako Neska* Gazte taldea da. 2019ko uda hasieran sortu genuen taldea, Neska* Gazteen Topaketei begira eta ordutik gabiltza lanean. Sakanan neska* feminista gazteen saretze eta lanketa beharrari erantzuteko asmoz elkartu ginen hainbat herrietako neskak eta horretan diraugu. 

Eta zergatik “Errafailak”? Errafaila Sakanako mitologiako pertsonaia da, kondairek, sorgin bat zela esaten dute, sorgin “gaizto” bat. Baina sorginaz haratago, Errafaila, indarraren eta boterearen seinale zen, onartuta ez zegoen indarra edota existentzia, gizartean onartzen ez ziren jokabideen pertsonifikazioa. Errafailak, berak, bere barne indar eta kemena betikotzea nahi zuen, hilzorian bere izatea beste emakume bati pasatuz, gaur egunera arte. Horregatik guk pertsonai hau gureganatu nahi izan dugu, “gaiztakeria” eta gizartearekiko desobedientziaren izaeraren isla moduan. Errafailak gara, eta Sakanan zehar gaude!

ARGAZKI GALERIA

EUSKAL HERRIKO NESKA* GAZTEAK

bottom of page