MAIATZAK 1

m1.jpg

Maiatzaren 1 honetan, egunero bezala, kaleak hartzeko deia egiten dugu, langileon borroka neska* gazteona ere badela aldarrikatzen dugulako.

Neska* eta gazte izategatik jasaten ditugun zapalkuntzek jokaleku olitiko espezifiko bat ematen digute borrokarako, mundua aldatzera datorren subjektua gara eta horretarako egiten dugu lan. Behin eta berriro oihukatuko dugu langile borroka gure borroka ere badela. 

Aurretik ere esan zigutelako guk ez genuela lanik egiten, emakumeonganan utzitako horiek gure betebeharra zirela, besteak zaintzea, bizitza ematea... Esan zigutelako ere gazteok zortea genuela, inor inoiz bizi izan dena baino hobe bizi garela. Guk egindako borrokak aurretik haiek eginak zituztela eta ez geneukala irakasteko gauza berririk, ikastekoak denak.

Baina neska* gazteok sistema honek bazterrera kondenatu gaituen guztion bizitzak erdigunean jartzeko egiten dugu borroka. Eta hori langile borroka da! Badira urteak feminismoak politika bere egin zuela, eta gu, feminismoa egitera gatoz!

GORA BORROKA FEMINISTA!