otsemeak

2015. urtean sortu zen Otsemeak, Amurrioko neska* gazte taldea. Gazte mugimenduaren zati handi bat gizonez osatua zegoela ikusirik eta herrian feminismoa lantzen zuen eragilerik ez zela existitzen jabeturik uda horretan bertan taldea aurkeztu genuen jaietako txupinazoan.

11 izan dira urte hauetan eginiko ekintzak (tailerrak, afariak, akelarreak, kontzertuak...), baina bada bat herria gogor astindu zuena eta zer esanak eman zituena. Amurrion ohitura zen San Juan gauean sorgin bat erretzea herritar guztien aurrean, baina duela 3 urte erabaki genuen hori ez zela berriro errepikatuko. Amurrioko sorgina askatu genuen (batzuen hitzetan lapurtu), irain eta kritika ugari izan zituen ekintzak, baina ez da sorgin gehiagorik erre.

ARGAZKI GALERIA

EUSKAL HERRIKO NESKA* GAZTEAK

  • White Facebook Icon
  • White Twitter Icon
  • White Instagram Icon