top of page
PIKARRAITUZLOGOA.jpg

pikarraituz

Orain dela hiru urte Atxabaltan Gazte mugimenduko proiektutik sortutako asanblada feminista daukagu. Pasa den urtean gure aurkezpena egin genuen plazan, herriak gure existentziaz jakiteko, bai eta gure herriko neska* gazteei militatzeko lekua badutela erakusteko ere.

Urte hauetan zehar proiektu eta ekimen ezberdinak eraman ditugu aurrera, esaterako orain dela bi urte gure jaietarako protokolo bat egin genuen. Beste herri batzuetakoak oinarri hartuta, gure talde eredu propioa sortu genuen. Bestalde, urte berdinean, egun morea ospatu genuen herriko jaietan. Egun honetako ekintza guztiak emakumeengatik bideratua egon ziren. Autodefentsa feminista armatzat hartuta egun honetako helburua emakumeak lehen lerro batean kokatzea  izan zen, ikusgarritasuna eman eta gaua eta jaiak gureak ere direla aldarrikatzeko. Horretaz gain, emakumeek jaietan oholtzan duten presentzia urriari buelta eman nahi izan genion eta gaua ere emakumeek soilik egon zen girotua.

ARGAZKI GALERIA

EUSKAL HERRIKO NESKA* GAZTEAK

bottom of page